SILVIA SASOT

silvia-sasot

SILVIA SASOT

Biografia

Silvia Sasot arkitektoa da (ETSAB-Universitat Politècnica de Catalunya) eta hezkuntzako espazioen diseinuan eta baterako prozesu sortzailean espezializatuta dago. Enpresa eraikitzaile handietan arkitekturako proiektuen diseinuan eta obra-kudeaketan hamar urtez jardun ondoren hasi zuen bere espezializazioa. 2013az geroztik, eredu pedagogikoa aldatzen murgilduta dauden eskola eta hezkuntza-erakundeekin lan egiten du, eta bere eginkizuna da beren espazioak aldatu nahi dituzten, zuzendaritza-taldeei, irakasleei eta hezkuntza-komunitateei lagun egitea.

Pertsonen osasuna eta ongizatea dira diseinurako oinarria, eta alderdi teknikoen eta pedagokikoen arteko sintesia ezartzen da, ikastetxe bakoitzaren eraldaketa pedagogikoko prozesuarekin bat datozen espazioak sortu eta nortasun berria eskaini ahal izateko.Etapa guztietako proiektuak lantzen ditu, eta ikasgelak, liburutegiak, jolastokiak, espazio komunak, irakasle-gelak, eta abar eraldatzen ditu. Esther Belvis artista-pedagogoarekin batera, hezkuntza-komunitateen baterako sorkuntza-proiektuetan laguntzeko Hack the School proiektuaren gidaliburua diseinatu du.

Modu aktiboan parte hartzen du beharrezko aldaketak bultzatzeko toki mailako espazioen eraldaketari buruzko ekimenetan, bai eta Innovative Learning Environments adituen nazioarteko eztabaidan ere.

All session by SILVIA SASOT

SILVIA SASOT