DAVID CALLE

Biografia

David Calle 44 urteko madrildarra da. Telekomunikazioetako Ingeniaria.

Unibertsitateko ikasketak egiten ari zen bitartean, ikasketetan laguntzeko akademia batean eman zituen eskolak; urte batzuk beranduago, irakaskuntzagatiko bere grinarekin topo egiteko balio izan zion esperientzia hark. Sektoreko hainbat multinazionaletan jardun zuen aholkulari, hala nola IBM, SIEMENS, NOKIA eta NORTEL NETWORKS enpresetan (azkeneko bi horietan, XFERA proiektuaren barruan) eta, 2003an, bere karrera profesionala birplanteatzea erabaki zuen; horrela, berriro heldu zion ikasketetan laguntzeko irakasle lanari, eta bete ikasketa-zentroa sortu zuen 2005ean.

2011n, bere ikasleei hobeto laguntzeko helburuz eta, batez ere, krisiaren erruz eskolak utzi behar izan zituztenei laguntzeko, matematikei, fisikari, kimikari eta teknologiari buruzko bideoak Youtubera igotzen hasi zen, Unicoos bere kanalean.

2017an, Urteko Youtuber onentzat aukeratu zuten Bitacoras sarietan; Global Teacher Prize sariketako 10 finalistetako bat izan zen –sariketa hori hezkuntza arloko nobel saritzat jotzen da modu ofiziosoan–, eta Forbes aldizkariak munduko sormen handieneko 100 pertsonen artean sartu zuen.

Madrileko Juan Carlos Erregearen Unibertsitateko Hezkuntza-berrikuntzako Masterreko irakasle ere lan egiten du Callek, eta bigarren liburua argitaratzear dago, “¿Cuánto pesan las nubes?”, beti bezala belaunaldi berrietan ahalik eta STEM bokazio gehien bultzatzen laguntzea helburu.

Gaur egun, milioi bat jarraitzaile baino gehiago eta 700 bideo baino gehiago ditu “unicoos” atariak, eta munduko gaztelaniazko hiru hezkuntza-kanaletako garrantzitsuenetako bat da.

Gainera, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko gaztelaniazko MOOC plataformarik garrantzitsuena da, eta mundu osoko milioika ikasleren erreferentzia beren ikasketei aurre egiterakoan; plataforma horretan, bideo-eskolak, teoria, ebatzitako ariketak, auto-ebaluazioko azterketak, liburuak, zalantzak argitzeko online foroak eta beste hainbat aurki ditzakete.

Helburua da ahalik eta ikasle gehienei ahalik eta modurik egokienean lagundu ahal izatea, guztientzako aukera-berdintasuna eskainiz, ikasleok dauden lekuan daudela. DOAN. BETIRAKO. GUZTIENTZAKO.

All session by DAVID CALLE

DAVID CALLE