CARMEN PELLICER

carmen-pellicer

CARMEN PELLICER

#HEZI hizlaria

Biografia

TRILEMA fundazioko presidentea

– Hezkuntza arloko berrikuntzan erreferente bilakatu da Carmen Pellicer. Ashoka Fellow 2016 izendatu zuten, eta horrez gainera, teologoa, pedagogoa eta idazle da. Irakasle gisa ere ibilbide luzea dauka: Valentzia eta Balearretako zenbait BHItan; Oxfordeko Fitzharry’s School zentroan; Valentziako Enpresa Ikasketetako eta Magisteritzako fakultatetan; Valentziako CC Religiosas institutuan; eta Madrileko ISCRD San Agustín ikastetxean.

Adimen Anitzei buruzko masterra egin zuen Harvarden, eta bertan, hain zuzen, Project Zero izenpeko programatan hartu du parte. Ikasleei eta enpresetako zuzendariei zuzendutako prestakuntza programa ugari zuzentzen ditu, Espainian  eta Espainiatik kanpo. José Antonio Marinarekin batera Nebrijako Unibertsitateko Adimen Exekutiboko Katedra gidatzen du. AECOPE Coaching Pedagogikoko eta Hezkuntza Ebaluazioko Espainiako Elkarteko presidente da, eta 1988 urteaz geroztik, Coaching eta Irakasleen Garapen Profesionalerako programak jarri ditu martxan 3.000 ikastetxetan. Gironako Printzesaren Fundazioko ‘Cómo educar el Talento Emprendedor’ izeneko proiektuan Zuzendari Tekniko da.

STARTinnova Summit 2017 ekitaldian egingo duen ekarpena:

Etorkizun Kuttunak izeneko dinamika zuzenduko du eta #HEZI jardunaldian burutuko diren jardueratan gidari lanak egingo ditu, bere ibilbide luzean eskuratutako ezagutzen ekarpena eginez.  

All session by CARMEN PELLICER

CARMEN PELLICER