ANTONELLA BROGLIA

anto-jabi

ANTONELLA BROGLIA

Biografia

Antonella Broglia Italian jaio zen, eta Zuzenbidean Doktorea da, Modenako Unibertsitatean.

Kontu Zuzendaria, Bezeroarenganako Zerbitzuko Zuzendaria eta Negozio Garapeneko Zuzendaria izan da Benton & Bowles publizitate-agentzian (agentzia horrek bere izena aldatu du behin baino gehiagotan, DMB&B eta gero D’Arcy); Bezeroarenganako Arretako Munduko Zuzendari izatera iritsi zen agentzia horretan, eta hainbat proiektu garatu zuen Italian, Frantzian, Espainian, Erresuma Batuan, Irlandan, Grezian, Finlandian, Portugalen, Marokon, Egipton, Brasilen eta Argentinan.

Ogilvy & Mather agentziaren Kontseilari Delegatua izan da Erroman, bai eta Saatchi & Saatchi agentziaren Espainiako Kontseilari Delegatua eta Lehendakariordea eta Europar Boardeko kidea ere. Berrikuntzako zerbitzuetan espezializatutako Infonomiaren think tank taldearen aholkulari kolaboratu izan du.

Gaur egun TEDxMadrid eta TEDxYouth@Madrid ekimenetako hitzaldietako lizentziatarioa da, eta TEDxSkoll (Oxford) eta Nazio Batuekin lankidetzan egiten diren TED hitzaldietako komisarioa. Kultura arloko ekintzaileen plataformak sustatzen ditu, arterako eta kulturarako ekintzailetzako eredu jasangarri berriak nabarmentzen dituzten ekitaldietako komisario gisa, eta horiek aurkeztuz. Ingurune akademiko eta enpresa-inguruneetarako public speaking prestatzailea da, eta jende helduarekin zein nerabeekin lan egiten du.

Ashoka Espainiaren enbaxadorea da, eta gizarte berrikuntzari buruz hitz egiten du larunbatero Television Españolaren bigarren kateko “Para todos la 2” telesaioan.

Aktore ere lan egiten du Antonella Brogliak, Theatre for the People (www.theatreforthepeople.com) espazioan.

All session by ANTONELLA BROGLIA

ANTONELLA BROGLIA