ALISON PEACOCK

alison-peacock

ALISON PEACOCK

#HEZI hizlaria

Biografia

The Chartered College of Teaching ekimeneko zuzendari exekutiboa

Erresuma Batuan eragin handien duten 500 pertsonen artean dago Alison Peacock. 2016ko urtarrilaz geroztik, zuzendari lanak egiten ditu The Chartered College of Teaching ekimenean. Hezkuntzaren bitartez euren ikasleen bizimodua aldatzeko giltzarriak ematen dizkie mundu osoko irakasleei aipatu ekimenaren bitartez. Gobernu britaniarrarentzat aholkulari gisa lan egiten du, ebaluazioaren arloan, eta horrez gainera, hezitzaile, hizlari, eta idazle da. Ikasteko garaian, mugarik ez dagoela oinarritzat duen ikuspegiaren bultzatzaile nagusietako bat da Peacock. Horren arabera, haurra (edo heldua) bere gaitasunaren arabera baloratzen da, etiketarik jarri gabe.  2003. Urtean Wroxham eskolaren zuzendaritza bere gain hartu zuen, eta harrez geroztik, eskolak lorpen handiak izan zituen. Izan ere, ordurarte, eskolak errendimendu baxua izan zuen, eta hori dela eta, ikuskaritza-programa batean sartuta zegoen. Peacock-ek, berriz, programa horretatik ateratzea lortu zuen, eta gainera, Ofsted-eko bikain kalifikazioa eskuratu zuen.

Teach First, Open Futures eta Chartered Institute of Educational Assessors erakundetan kontseilari gisa jarduten du,  eta The Times Educational Supplement argitalpenean zutabegile da. Bere ibilbide profesionalean zehar, hezkuntza arloko ikertzaileekin aritu da. 2014 urtean, esate baterako, Urte Berriko ohoreen zerrendan Britainiar Inperioko Ordenako Dama Komandante (DBE) izendatu zuten hezkuntzako zerbitzuek. Horrez gainera, Hertfordshire-ko Unibertsitatean Katedradun bisitaria da.

All session by ALISON PEACOCK

ALISON PEACOCK