Aldatuz erakusten da aldaketa! Eta zer hoberik gure inguruko ikastetxeek garatutako eta protagonistek beraiek –irakasleek– azaldutako esperientzia berritzaileen erakusketara joatea baino.

Esperientzia horiei esker, garatu nahi dituzten proiektu aitzindarien emaitzak ezagutuko ditugu.

Aitor Uriondok aurkeztuko ditu STARTinnova dayen ikusgai egongo diren proiektuak

TKNIKA

Agustin Agirre Andonegi

agustin agirre_optHaren lanbide esperientzia Lanbide Heziketarekin loturik dago 1985eko apiriletik, irakaskuntza zuzena eta proiektu zehatzen garapenean esku hartzea eta lidergoa partekatuz, askotariko zuzendaritza-erantzukizunekin batera.

2006 urtetik, Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa arloko zuzendaria da TKNIKAn. Gaur egun, TKNIKAren arlo horretatik eta Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren eta berriki onartuaren V.aren esparruan, aldaketa teknologikoaren buruan dihardu Etekin Handiko Zikloak garatuz eta hedatuz, zeinak Erronketan Oinarrituriko Ikaskuntza Kolaboratiboan eta Euskadiko LHko ikastetxeetako ikaskuntza espazio berrien egokitzapenean funtsaturik dauden.

Proiektuaren Deskribapena: Euskadiko LH Berria

Aldaketa metodologikoa zertarako eta nola

ETHAZI eredu metodologikoa Euskadiko LHko ikastetxe publikoetan zein kontzertatuetan aldaketa metodologikoa eragiteko eredua da. Ikastetxeetan ikasleek beren ikasketa prozesuan gaitasun profesionalak hobeto garatzea ahalbidetuko duten ikasketa testuinguru berriak sortzea da helburu nagusia; ikasketa prozesu horrek gaitasun teknikoak, zeharkako gaitasunak, kultura ekintzailearen sustapena eta pentsamendu sortzailearen eta balioen garapena izango ditu ardatz. Ikasleengan gaitasun horiek hobetzea, etorkizunean gure enpresentzat, erakundeentzat eta gizarte osoarentzat lehiakortasuna hobetzeko aukera bat dela sinesten dugu.

Ikasketa eredu honen osagai nagusia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOA dugu.

IKASTOLA URKIDE, IBERMÁTICA E INIKA

Aitor Pérez de San Román

aitor perezGurasoa, mendizalea eta talde dinamizatzaile aditua. Urkide Ikastetxeko zuzendaria da 2011 urtetik. Talde horiek jardunean jartzen ditu Urkidek ikastetxe berritzaile eta sortzaile izaten jarrai dezan. Haren iritziz, poza, umore ona, talde lana, esfortzua eta begirunea ez dira inoiz falta behar.

Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna eta haur hezkuntzan eta gorputz hezkuntzan diplomaduna. Gaur egun, Kooperatibako Zuzendaritza Kontseiluko lehendakaria eta Urkide Berrikuntza Zentroaren kontseilari delegatua da 2011tik.

Juan Carlos Cantera Varga

IMG_20190321_134449-minZientzia Fisikoetan lizentziatua. 2011ko urtarriletik Ibermáticaren Kontrol eta Kudeaketa Sistema Adimentsuak Sailean egiten du lan. Neurona sareetan, algoritmo genetikoetan, logika lausoan eta sistema adituetan oinarritutako kontrol sistemak ezartzearekin zerikusia duten proiektuak garatzen ditu, baita informazio bolumen handien analisiarekin (DataMining, RapidMiner, SAS, SPSS Modeler) eta Interneten informazio garrantzitsua hautematearekin (semantika, ontologiak eta LikedData) zerikusia dutenak ere. Europako eta estatuko I+G proiektuetan parte hartzen du, adimen artifiziala aplika daitekeen arloetan.

Ekitaldiaren deskribapena:

Ibermática enpresa teknologikoa, Urkide Ikastetxea eta Inika elkarlanean ari dira ikasleentzako prestakuntza pertsonalizatuko ingurune integral bat sortzen software-tresna baten bidez, halako eran non horrek gelako mapa zehatza izatea bideratuko duen, era askotako informazio iturrietatik abiaturik.

 

Big data teknologian oinarrituriko tresna horrek, analisi aurreratuaren dela bide, ikaslearen eta haren inguruneari buruzko datuak eta ezagutza ateratzen ahalbidetzen du, ezarritako aldagaien arabera, datuak automatizatu, segmentatu eta sailkatu egiten dituela.

 

Horrek, epe labur, ertain eta luzerako prestakuntza ekintza pertsonalizatuei buruzko iradokizunak egitea ahalbidetzen du, baita ikasle bakoitzaren ahalmena maximizatzea ahal izatea ere, taldearen baterako ahalmena baztertu gabe eta, gainera, denbora errealean informazioa ematen die zentroetako zuzendaritza taldeei beren zentroaren proiektua erarik onenean orientatu ahal izateko.