*

YouTube Belaunaldiari irakasten

david-calle
  • DAVID CALLE
  • 06-Mar-2018
  • 13:05 - Carlos SantamarĂ­a Zentroa

YouTube Belaunaldiari irakasten

David Calle irakaslea da, akademiako irakaslea. Egia da, beste bederatzi irakaslerekin batera, hezkuntza-berrikuntzako munduko sari garrantzitsuenetarako izendatu dutela eta Forbes aldizkariak sormen handieneko munduko 100 pertsonen arteko bat bezala nabarmendu duela, baina, funtsean, astuntzat edo aspergarritzat jotzen diren diziplinak ikasteko moduan irakasteak motibatzen duen irakaslea da David.

Bere ikuspegiaren eta esperientziaren bitartez, ikus-entzunezko tresnak eta teknologia berriak ikaskuntza hobe eta kolaboratibo baterako nola erabili ulertuko dugu. Gazteak erakartzeko eta motibatzeko bere estrategiak erakutsiko dizkigu. Eta 1.000.000 harpidedun inguru dituen Youtubeko Unicoos bere hezkuntza-kanala sortuta, duen esperientzia ekintzailearen bitartez, bere helburua lortzeko erabilgarrienak izan dituen trebetasun ekintzaileak zein diren eta, beraz, arlo horretan gure gazteengan zein trebetasun garatzeko gai izan behar dugun ulertuko dugu.