*

Startup lehiaketa

Startup lehiaketa

Zer da?

Gure inguruko azeleragailu eta inkubagailu nagusiek izaera berritzailea eta hazteko potentziala duten 4 startup aukeratuko dituzte, ondorengo irizpideak kontuan hartuta: eragina, bikaintasuna, eta inplementatzeko gaitasuna. Aukeratutako startupak inbertitzaile eta erreferentziazko enpresatako zuzendarien aurrean aurkeztuko dute euren burua.

Irailaren 4ko astean emango dira ezagutzera aukeratutako proiektuak.

 

Helburu diren sektoreak:

Digitala  |  Food  |  Smart Cities  | Bio–Osasuna|  Industria 4.0  | Energia.

 

homy-hubHOMYHUB. Sektore Digitala (Erresuma Batua)

Homyhub proiektuak mugikortasun adimentsuaren mundua irauli nahi du garajeen, mugikorretarako aplikazioen eta gauzen Interneten bitartez.

naiz-fit

NAIZ FIT. Sektore Digitala (Gipuzkoa)

Aplikazio honen algoritmoek aukera ematen dute, bi argazkirekin soilik, zure gorputzaren neurriak eta online erosten duzun janzki bakoitzerako zein neurri behar duzun jakiteko.

plastic-repair-system-verde

PRS. Sektore industriala (Nafarroa)

PRS proiektuaren helburua da birziklatu beharreko plastiko kopurua maila globalean murriztea, termo-soldadura industrialaren bitartez plastikozko gauzak konpontzeko sistema bat erabilita.

inybiINYBI. Osasun sektorea (Gipuzkoa)

Hainbat patologia – hala nola, migrainak, zefaleak– arintzeko gailua, okzipital azpiko giharrak inhibitzeko teknikaren bitartez.

Sariak:

Parte hartzen duten inbertitzaileen edo enpresen inbertsioa jasotzeko aukera izateaz gainera, lehian parte hartzen dutenek honako sariak eskuratu ahal izango dituzte:

 

  • Lehen sailkatua: 15.000€ El Diario Vascoko publizitate espazioetan + komunikazio plana egitea (AdHoc comunicación y marketing enpresaren eskutik).
  • Bigarren sailkatua:  9.000€ El Diario Vascoko publizitate espazioetan + komunikazio plana egitea (AdHoc comunicación y marketing enpresaren eskutik).
  • Hirugarren sailkatua: 6.000€ El Diario Vascoko publizitate espazioetan + komunikazio plana egitea (AdHoc comunicación y marketing enpresaren eskutik).
  • Laugarren sailkatua: Aholkularitza, Norgestion enpresaren eskutik, Negozio Plana eta Salmenta Koadernoa diseinatzeko.

 

Epai-mahaia: 

Ekintzailetzaren eta inbertsioaren arloetako profesional ospetsuek osatzen dute epai-mahaia:

FotoJoseTesanAJOSE TESÁN

Kereon Partners-eko inbertsioen eta partizipatuen partner

Foto Bruno Ruiz ArrúeBRUNO RUIZ 

Norgestión enpresako bazkidea

xabier_alvarezAXABIER ALVAREZ 

Microwaves Ventures-eko Bazkide Fundatzailea

Peli Araluze AlbisuaAPELI ARALUZE 

ELKARGI CONSULTING-eko Zuzendari Nagusia

Josean (003)AJOSEAN RODRIGUEZ

ADEGI-ko Ekintzailetzako Kudeatzailea

Parte hartuko dute azeleragailu/inkubagailuak: 

logo común aceleradoras

Ekitaldian parte hartzen duten inbertitzaileak:

KiboventuresMicroWave VenturesClaveMayorRicariKereonPartnersOrzaEmprendizaBig Sur VenturesTalde