Sagrado Corazón ikastetxea (Bartzelona): praktikak duen garrantzia

BEATRIZ-LUCAYA-FORCADA

Sagrado Corazón ikastetxea (Bartzelona): praktikak duen garrantzia

Fundacio-Sagrat-Cor-Sarria

Bartzelonako Sagrado Corazón ikastetxean Batxilergoko ikasleen izaera ekintzailea sustatu egiten dute, arlo teorikoa lantzeaz gainera, praktikari erabateko garrantzia emanez. Horrek esan nahi du, besteak beste, Batxilergoko ikasleei enpresetan praktikak egiteko aukera luzatzen zaiela. Etorkizunera begira, gazteak lanean daudenerako, ezinbestekoak izango dituzten tresnak ahalbidetzea da bere helburu nagusia. Irabazitako sairen artean, azpimarratzekoak dira Junior Achievement fundazioaren minienpresen lehiaketa nazionalean lortutakoak.

Sagrat Cor de Sarrià itunpeko ikastetxea da, Bartzelonako Sarrià auzoan kokatutakoa. Haur Hezkuntzatik, Batxilergo eta Heziketa Zikloetara bitarteko ikasketak eskaintzen ditu.

2016 urteko apirilean, Junior Achievement fundazioaren minienpresen programako finaleko lehen saria irabazi zuen. Batxilergoko ikasleek irabazi zuten lehiaketa, SHELLBAG izeneko poltsa biodegradagarriari esker. Hiriak, parkeak, estadioak eta oro har ekitaldi jendetsuak hartzen dituzten bestelako espazioak garbi mantentzeko modurik sinple eta ekonomikoena da SHELLBAG. Poltsa horrek bi aldeko eranskailu bat dauka, edozein snack poltsari erraz itsasten zaiona, fruitu lehorren hondakinak jasotzea ahalbidetuz. Ideia sinplea da, ete bere diseinu praktikoari esker, baliteke konpontzea hiri askotan arazo bilakatu dena.

Sagrado Corazón de Sarrià ikastetxeko ikasleek beste sari bat lortu zuten, bideragarritasun ekonomikoaren kategorian, hain zuzen, PERMOUT izeneko errotulagailuari esker. Errotulagailu fluoreszente honen tinta biodegradagarria da, eta bere tintaren arrastoa desagertu egiten da ikasturte baten buruan.