Mentoring

  • Mentoring
  • 29-Sep-2017
  • 9.00-15.00 - Eureka! Zientzia Museoa

Mentoring

Lehen aldiz, mentoring espazio bat egongo da STARTinnova Summit ekitaldian,  Gaztenpresa fundazioaren eskutik. Fundazioaren aholkulariak goi mailako zuzendaritza postuetan aritutakoak dira, eta haien denbora zein ezagutzak borondatez eskaintzen dizkiete ekintzaileei. Programa honi esker, ekintzaileek izan ohi dituzten zalantzak edo hutsuneak argitzeko aukera izaten dute, horretarako bereziki sortutako metodologia baten bidez.

Ekintzaile bazara:

45′ izango dituzu aholkulariari zure proiektuaren berri emateko, eta bere kontrastea zein aholkuak jasotzeko. Ekitaldian zehar zure proiektua kontrastatzeagatik soilik, mentoring zerbitzu zabalagoa eta doakoa eskuratu ahalko duzu, eta zure proiektua finantzatzeko formulei buruzko informazio eta aholkularitza jasoko dituzu (doako zerbitzu honetan lehentasuna izango dute izena ematen duten lehen pertsonek, aholkulariak dauden bitartean)

Irakasle bazara:

Aholkulari baten eskutik Gaztenpresa Fundazioaren mentoring metodologiaren berri  izateko aukera luzatu nahi dizu STARTinnova Summit ekimenak. Aipatu metodologia ezagutzeaz gainera, ekintzaileek aholkulariei transmititzen dizkieten beharrizan nagusien berri izango duzu, eta horrek zure ikasleen gaitasun ekintzaileak eta proiektuak bultzatzen lagunduko dizu.

Ekintzailea edo irakaslea izan, eman ezazu izena orrialde honen amaieran dagoen esteka erabiliz.

Edozein zalantza baduzu, bidali email bat  info@startinnovasummit.com helbidera.

 

GARRANTZITSUA:

  • Izena ematea erabakitzen baduzu, arren eskatzen dizugu etor zaitezen, beste batek aprobetxa dezakeen espazioa alperrik gal ez dadin.
  • Mentoring zerbitzua eskuragarri egongo da aholkularien kupoa bete arte.