MasMóvil Ibercom: eskolan ikasitakoa, zenbateraino izan da baliogarri bidai honetan?

jose-eulalio-poza
  • JOSÉ POZA
  • 29-Sep-2017
  • 14.40 - Eureka! Zientzia Museoa

MasMóvil Ibercom: eskolan ikasitakoa, zenbateraino izan da baliogarri bidai honetan?

José Poza, Andoainetik, telekomunikazioetako nazio mailako 4.operadore izatera.

 Enpresa-arrakastaren eredu da MásMóvil Ibercom. José Poza ekintzaile gipuzkoarraren esfortzuaren eta apustuaren emaitza da, zeinek ikuspegia, estrategia eta ausardia oinarri dituen. Garai zailei eta bestelako oztopoei aurre egin ondoren,  hazkuntza ikaragarria izan du azken urteotan konpainiak, eta hasiera arrakastatsua izan du burtsa-merkatuan, 1.300 milioi eurotik gorako balorazioarekin.

Ekintzaile izateko orduan ezinbestekoak diren ezaugarriak biltzen ditu José Pozak, besteak beste: ikuspegia, irmotasuna, enpatia, umiltasuna, lider izateko gaitasuna… Ekintzaile gisa izan duen ibilbidean eskolan ikasitakoa zenbateraino izan zaion lagungarri kontatuko digu Pozak.

Ezagutu nahi al dituzu bere arrakastaren nondik norakoak? Ezin duzu galdu Startinnova Summit 2017 ekitaldiaren amaiera-ekitaldia… egundokoa izango da!