Mahai-ingurua: ekintzailetzaren ekosistemari begira

MARÍA-SAIZ-MODERADORA-START
  • MARÍA SAIZ
  • 29-Sep-2017
  • 13.20 - Eureka! Zientzia Museoa

Mahai-ingurua: ekintzailetzaren ekosistemari begira

Global Entrepreneurship Monitor 2016 (GEM) txostenaren arabera, estatu mailako batezbestekoaren gainetik dago Euskadi ekintzailetzaren kalitateko adierazleei dagokienez, batzuetan goiko postuetaraino igoz. Gauzak horrela, ekintzaileak erabilitako teknologia berria ote den (urte bat baino gutxiago) aztertzen bada, Euskadi zazpigarren postuan kokatzen da, hamazazpi komunitateen rankingean, Zeuta eta Melillaz gainera. Bestalde, Euskadi laugarren mailara igotzen da (Melilla, Valentziako Erkidego eta Aragoien atzetik) enpresa berri horiek eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen berritasuna kontuan hartzen bada. Lehiakiderik gabeko merkatu-hobi bat aurkitu duten aztertzen badugu, berriz, Euskadi bederatzigarren postuan kokatzen da. Bost urtetan hogei lanpostutik gora sortzeko aukerari dagokionez, aldiz, zazpigarren postuan dago.

 

GEM txostenak, ordea, alderdi ilunagoak uzten ditu agerian. Esate baterako, negozio bat martxan jartzeko asmoa duten herritar kopuruari dagokionez, Euskadi sailkapeneko azkeneko postuan dago. Ildo horretatik, %4,3k eman dute baiezko erantzuna, estatu mailako batezbestekoa %5,7 izanik. Laburbilduz, esan daiteke Euskadin ekintzaile gutxi dagoela, baina eurenak proiektu berritzaileak direla, eta balio erantsia ekartzen dutela.

 

Ekintzailetasunak bi aurpegi ditu, beraz, Euskadi mailan, eta adituen eskutik, ekintzailetasunaren ekosistemaren inguruan, eta jarduera ekintzailea sustatzeko mekanismoen inguruan egingo dugu hausnarketa.

paul_lizeagaPAUL LICEAGA
ADEGI, sektoreko elkarteen zuzendaria

aitor-urzelaiAITOR URZELAI

Eusko Jaurlaritza, Ekintzailetza eta Berrikuntza zuzendaria

antton_tomasenaANTTON TOMASENA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusia

aquilino-peñaAQUILINO PEÑA

Kibo Ventures-eko sortzailea

jose-eulalio-pozaJOSE EULALIO POZA

MÁSMÓVIL IBERCOM-eko presidentea

Peli Araluze AlbisuaAPELI ARALUZE
ELKARGI CONSULTING-eko zuzendari nagusia

euken sese-fomento EUKEN SESE SARASTI 

Donostiako Sustapeneko zuzendaria.