Magestil Eskola (Lisboa): etengabe aldatzen ari den mundurako heziketa

Carla-lanjeira-sí AnaSofiaAbreu

Magestil Eskola (Lisboa): etengabe aldatzen ari den mundurako heziketa

portugal-fp

Ashokako Changemaker eskola guztiak bezalaxe, Magestil ere eskola bikaina da, bai maila akademikoan, bai maila berean jartzen dituelako enpatia, sormena, edo taldeko lana bezalako konpetentziak, eta ohiko konpetentzia akademikoak. Gure gizartean aldaketa positiboa ekartzeko, eta etengabe aldatzen den mundu honetan aurrera egiteko gaitasuna izatea dira eskola horietako haurrek jasotzen duten prestakuntzaren helburuak.

Nazioarte mailako gizarte-ekintzaileen sarea da Ashoka, 90 herrialdetara zabaldu dena. Bill Drayton da bere fundatzailea, Nazioarteko Lankidetzako Asturiasko Printzea Saria jaso zuena, hain zuzen ere.

Magestil Lanbide Eskola (EPM), Lisboan dago kokatuta eta 1989. urtean sortu zen. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren babespean dago, eta hezkuntza eredu berritzaile bat proposatzen du, praktika profesional kualifikatu baterako prestakuntza orokor eta sendoa eskaintzen duena, integratua, zientifikoa eta teknologikoa.

EPM-ren Hezkuntza Proiektuaren oinarrian agente ezberdinekiko hartu-emana dago: enpresekin, erakundeekin, unibertsitateekin, lanbide elkarteekin, etabar.

Era berean, hiru zutabetan sostengatzen da bere filosofia: ezagutza lortzeko heziketa;  balioei zuzendutako eta balioetan oinarritutako heziketa; eta ekintzailetzari bideratutako heziketa.