La Salle Berrozpe (Andoain): “Erronkatan oinarritutako irakaskuntza elkarlana”

manu-agirre

La Salle Berrozpe (Andoain): “Erronkatan oinarritutako irakaskuntza elkarlana”

“Ikaslea, bere ikasketaren erantzule”

La Salle Berrozpe ikastetxean aspaldidanik ari gara metodologia parte hartzaileekin lan egiten (PBL, IDEAL) baina talde batzuren kontua zen edo momentu jakin batzuetara mugatzen zen.

Azken lau-bost urte hauetan, HHZZetan erdi eta goi mailako zikloetan eta Tknikatik bultzatutako proiektu baten baitan, ari gara ikasketa kolaboratiboak aplikatzen. Zerbait berria sortzen ari garen sentsazioarekin. Bidea egiten ari garen sentsazioarekin, alderdi argi eta ilunekin.

Aldaketa dago ikasle eta irakaslearen “rol”ean. Aldaketa honek jarrera aldaketa eskatzen du. Ikaslearen aldetik, proaktiboa ez bada ez duelako ezer ikasiko. Eta irakaslearen aldetik bideratzailea izan behar duelako. Eta hau guztia taldean lan eginez, bai irakasleak baita ikasleak ere.

Ikasleek, metodologia jakin bat erabiliz, erronka ezberdinei egin behar diete aurre.

Irakasle taldeak bideratzaile lana nola egin asmatu-sortu behar du. Ikasleari protagonismoa nola eman eta nola ebaluatu.

Bide honek ikastetxearen antolakuntzan eta funtzionamenduan eragin handia dauka. Malgutasuna behar delako, bai ordutegietan, bai instalazioetan.

la-salle-berrozpe

La Salle-Berrozpe

 

La Salle-Berrozpe, Andoainen, bikaintasunean eta efizientzian oinarritutako proiektu orokorra garatzen duen hezkuntza zentroa da, hiru ardatz nagusietan (gure baloreak) oinarrituz: partaide izatea, berritasuna eta jasangarritasuna.