Kasu Arrakastatsuak. Ikastola Urkide, Ibermática e Inika: “Adimen artifiziala hezkuntzari aplikatuta”. Aitor Pérez San Román eta Juan Carlos Cantera Varga

Kasu Arrakastatsuak. Ikastola Urkide, Ibermática e Inika: “Adimen artifiziala hezkuntzari aplikatuta”. Aitor Pérez San Román eta Juan Carlos Cantera Varga

Ibermática enpresa teknologikoa, Urkide Ikastetxea eta Inika elkarlanean ari dira ikasleentzako prestakuntza pertsonalizatuko ingurune integral bat sortzen software-tresna baten bidez, halako eran non horrek gelako mapa zehatza izatea bideratuko duen, era askotako informazio iturrietatik abiaturik.

 

Big data teknologian oinarrituriko tresna horrek, analisi aurreratuaren dela bide, ikaslearen eta haren inguruneari buruzko datuak eta ezagutza ateratzen ahalbidetzen du, ezarritako aldagaien arabera, datuak automatizatu, segmentatu eta sailkatu egiten dituela.

 

Horrek, epe labur, ertain eta luzerako prestakuntza ekintza pertsonalizatuei buruzko iradokizunak egitea ahalbidetzen du, baita ikasle bakoitzaren ahalmena maximizatzea ahal izatea ere, taldearen baterako ahalmena baztertu gabe eta, gainera, denbora errealean informazioa ematen die zentroetako zuzendaritza taldeei beren zentroaren proiektua erarik onenean orientatu ahal izateko.