Ikasle eta irakasleak, ikaskuntza mugagabea

alison-peacock

Ikasle eta irakasleak, ikaskuntza mugagabea

Irakasleei zuzendutako ikaskuntza profesionalaren garrantziari buruz arituko da Dame Alison Peacock irakaslea. Ikaskuntzarako egokia den giro jakin bat behar duten ereduen berri emango du, non irakasleak informatuta dauden, konfiantza duten eta euren ingurua ezagutzen duten. Alison  bere ekimenaren inguruan mintzatuko da: “Mugarik gabe ikasten”. Ikasi daitekeenari buruzko etiketa eta iritzi itxiei aurre egiten dien irakaskuntza eta lidergoa bultzatzea ditu helburu aipatu ekimenak.

Urte mordoa darama Alisonek irakasle eta ikertzaile lanetan. Duela gutxi, gainera, irakasleei zuzendutako talde profesional baten Zuzendari Exekutibo izendatu dute: The Chartered Collegue of Teaching, hain zuzen ere. Taldea zabalik dago nazioarteko irakasleei ere. Ikerketaren teoriaren eta ikasgeletako praktika pedagogikoaren artean dagoen muga apurtzea du helburu, mugarik gabeko ikaskuntza irakasle, haur eta gazteen bizitzan txertatuz. Ez ezazu galdu irakasteko eta ebaluatzeko modu berriak ezagutzeko honako aukera!