*

Ikasketa berrietarako espazio berriak

silvia-sasot
  • SILVIA SASOT
  • 06-Mar-2018
  • 10:50 - Carlos Santamaria Zentroa

Ikasketa berrietarako espazio berriak

Galdetu al diozue inoiz zuen buruari zergatik diren horren antzerakoak mundu zabaleko eskoletako espazioak? Espazio horiek gazteen eta helduen ongizatean eta osasunean eragiten dutela uste al duzue? Zer balio transmititzen dute espazio horiek? Nolakoak izan daitezke XXI. mendeko ikaskuntzako eta bizikidetzako espazioak?

Beren espazioekin esperimentatzen eta, ondorioz, sormenerako, autonomiarako, lankidetzarako, komunikaziorako, esperimentaziorako eta harremanetarako aukera handiagoak sortzen ari diren hezkuntza-komunitateak daude mundu zabalean.

Silvia Sasot arkitektoaren eskutik, Danimarka, Holanda eta Australiako Innovative Learning Environments direlakoak nolakoak diren ezagutuko dugu. Bestalde, hezkuntza-komunitate osoak egindako hausnarketa partekatutik abiatuta ikaskuntza-espazioak birdefinitzeko baterako sorkuntza-prozesua abiarazi duten Kataluniako 30 ikastetxeren Hack the School esperientzia ere ezagutuko dugu. Eta, azkenik, espazio berri horiek eraikitzeko gure ingurunean dauden arau- eta kultura-mugak ere azalduko dira.