Hezkuntza finantzarioaren garrantzia

nuria-aguirre
  • NURIA AGIRRE
  • 06-Mar-2018
  • 12:15 - Carlos Santamaria Zentroa

Hezkuntza finantzarioaren garrantzia

STARTinnova Summiten, nolabait, etorkizuneko gizartearen oinarriak jartzeari buruz hitz egiten dugu, etorkizunean proiektuak garatu eta arlo guztietan –sozialean, enpresa-arloan, kultura-arloan…– erabakiak hartuko dituzten gazteak trebatzeaz. Eta horretarako, funtsezkoak dira jarrera eta trebetasun ekintzaileak. Motibazio egokiarekin, jarrera  egokiarekin, trebetasun eraginkorrekin, grina eta kontzientzia sozialaz jardungo duten pertsonak prestatu behar ditugu, etorkizun ahalik eta onena sor dezaten.

Zoritxarrez, modu gogorrean bizi izan ditugu –eta bizi izaten jarraitzen dugu– horren kontrako guztiak ekarri duen krisi-etapa baten ondorioak: motibazio okerrak, jarrera okerrak, kontzientzia sozial falta, neurriz kanpoko anbizioa, edozein preziotan eta ahalik eta esfortzurik txikienarekin arrakasta lortzeko nahia… Horren aurrean, nola babes dezakegu geure buruz herritar gisa, eta nola lagun diezaiekegu gazteei euren burua babesten?

Dimentsio finantzario bat eskatzen ez duten erabaki gutxi hartu eta proiektu gutxi ekin daitezkeenez, Nuria Agirrek azalduko digu nola eman diezaiekegun gure gazteei hezkuntza finantzario eta ekonomiko erabilgarri eta egoki bat, arlo horrek nola funtzionatzen duten uler dezaten, zein alderdiri buruz hausnartu behar den erabakiak hartzerakoan, eta zein diren munduan eta bizitzan ahalik eta segurtasun handienarekin mugitzeko dauden tresna erabilgarriak.