“Googleren ikuspegia Hezkuntzaren etorkizunari buruz”

Gonzalo Romero

“Googleren ikuspegia Hezkuntzaren etorkizunari buruz”

Gonzalo Romeroren txostena bi zatitan banaturik  aurkezten da. Lehenengoan, hezkuntza esparrutik gazteen artean sustatu beharreko hainbat trebetasun ekintzaile azpimarratzen dira. Horietako batzuk erabakigarri gerta daitezke berrikuntzari edo ekintzailetzari heltzerakoan. Besteak beste, horien artekoak ditugu elkarlanerako gaitasuna eta sortzeko gaitasuna.

Bigarren zatian, Googlek hezkuntzaren etorkizunari buruz duen ikuspegiaz dihardu. Bertan jarraibideak emango dira etorkizunean beharko diren trebetasun motei buruz, nola bilakatuko den irakaslearen eginkizuna, baita hainbat dinamika eta tresna proposatu ere, hezkuntzaren etorkizunean kontuan hartu beharreko askotariko alderdiak estimulatzearren.