Gazteen ahotsa: Hezkuntza Ekintzailea mugarri

Gazteen ahotsa: Hezkuntza Ekintzailea mugarri

Hezkuntza-esperientziaren benetako protagonistei hitza emateko helburuz, STARTinnova Hezkuntza Ekintzaileko programan parte hartu duen 16-17 urteko gazte talde baten testigantza izango dugu.

Besteak beste, kontatuko digute zer-nolakoa izan den sormen- eta asmatze-dinamikak lantzea, zer zailtasun eta gatazka sortu diren talde-lanean eta lidergoak banatzerakoan, zer komunikazio-abildade garatu dituzten eta nola gaitasuna duten gaur egun proiektu propio bat garatzeko. Azken batean, gure ikasle gazteen artean gaitasun ekintzaileen garapenak duen inpaktua baloratu ahal izango dugu.