Eskola Ekintzaileak

  • 29-Sep-2017
  • 12.25 - Eureka! Zientzia Museoa

Eskola Ekintzaileak

Ekintzailearen Hezkuntza inguruan hiru eredu arrakastatsu azalduko dira #EDUCA ESPAZIOA-n. Ikastetxeek hezkuntza aldetik kultur aldaketaren aldeko apustua egiten duten zentroak. Bere ekarpenetaz etekina atera!

 logo_magestil_portugal

MAGESTIL, Lisboan: FP

Ashokako Changemaker eskola guztiak bezalaxe, Magestil ere eskola bikaina da, bai maila akademikoan, bai maila berean jartzen dituelako enpatia, sormena, edo taldeko lana bezalako konpetentziak, eta ohiko konpetentzia akademikoak. Gure gizartean aldaketa positiboa ekartzeko, eta etengabe aldatzen den mundu honetan aurrera egiteko gaitasuna izatea dira eskola horietako haurrek jasotzen duten prestakuntzaren helburuak.

Nazioarte mailako gizarte-ekintzaileen sarea da Ashoka, 90 herrialdetara zabaldu dena. Bill Drayton da bere fundatzailea, Nazioarteko Lankidetzako Asturiasko Printzea Saria jaso zuena, hain zuzen ere.

 

logo_top_begonazpi

BEGOÑAZPI IKASTOLA, Bilbo:

Hezkuntza sistema berri bat jarri zuen abian Begoñazpi ikastolak 2014 urtean, azterketarik gabekoa eta Havardeko Unibertsitatean sortutakoa. Bertan, hezitzaileek etengabe ebaluatzen dituzte Lanbide Heziketako ikasleak, arlo ezberdinetan eta ikasturte osoan zehar egiten dituzten proiektuen bitartez. Lortutako emaitzen arabera, ikasleen motibazioa handitu, sormena sustatu, ikasgaien inguruko ulermena hobetu, eta motibazioa zein gogobetetasuna biziki handitu egin dira.

 

Fundacio-Sagrat-Cor-SarriaSAGRAT COR Sarriá, Bartzelona: Premio internacional JuniorAchievement

El Colegio Sagrado Corazón de Barcelona desarrolla los valores emprendedores de su alumnado de Bachillerato sumando a la dimensión teórica una vertiente eminentemente práctica, que implica incluso que el alumnado realice prácticas en empresas a lo largo de esa etapa formativa. El objetivo último es proporcionar a los/as jóvenes herramientas y apoyo para desenvolverse con éxito en su futura vida laboral. Entre los logros conseguidos se encuentran varios premios en la competición nacional de miniempresas de la Fundación Junior Achievement.

 

arizmendi-ikastolaARIZMENDI IKASTOLA, Arrasate:

Konfiantzaren Pedagogian oinarrituta dago Arizmendi Ikastolako eredu pedagogikoa, zeina pertsona bera ulertzeko modu bat den. Horren arabera, norbanakoak garatzeko eta zoriontsu izateko beharrezko guztia dauka bere gain. Hezkuntzaren, eta oro har irakasleen funtzioa, beraz, pertsonari konfiantza ematean datza, bere gaitasunak garatu ditzan.