Enpresa eta Hezkuntza arloan ekintzaile izatea

cubeiro_definitivo2

Enpresa eta Hezkuntza arloan ekintzaile izatea

Hezkuntza eta Enpresarena eraldaketa sakona bizi duten arloak dira. Biak errealitate aldagarrietan, zalantzagarrietan mugitzen dira, non ezinbestekoa izaten den orain arte arrakastatsu izan diren ereduak berrikustea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko ez baitira erabat baliagarri.

Errealitateari egokitzea, eta helburuak aurrera eramateko orduan eraginkor izatea dira arrakastaren gakoak. Eta zentzu horretan, erakundeak –bai hezkuntza arlokoak izan, bai enpresakoak- eboluzionatzeko eta eraldatzeko gaitasuna eskuratu beharrean daude. Tamaina jakin bateko erakunde bat modu arrakastatsuan eraldatu dadin, beharrezkoa da lehenik erakundea osatzen duten pertsonen aldaketa bultzatzea, talentu ekintzailea garatu, antzeman edota integratzearren . Modu horretan gure gizarteak dituen erronkei aurre egin ahal izango diegu, grina, ikuspegia, sormena eta eraginkortasuna ardatz izanik.

 Juan Carlos Cubeiro talentu ekintzailean eta erakundeen eraldaketan aditua da, eta honako ekuazio konplexua argitzeko gakoak emango dizkigu.