*

LH Bidasoa Institutoa (Irun): “Ikastetxearen eta inguruko eragileen arteko harreman berriak”

alberto-arranz

LH Bidasoa Institutoa (Irun): “Ikastetxearen eta inguruko eragileen arteko harreman berriak”

Irungo LH Bidasoa Institutoa. Bidasoa Bizirik eskualdeko garapen agentziak koordinatzen eta antolatzen ditu, Tknikarekin batera, ikasleei zuzendutako sentsibilizazio-jardunaldiak, Visual Thinking bezalako metodologiak aplikatuta, prototipoak edo aplikazioen sorkuntza. Horiexek dira sormena garatzeko erabiltzen diren tekniketako batzuk.

Ekintza horiez gain, antolatzen ditu beste batzuk ere, hala nola “Pertsona ekintzailearen eguna”; gaur egun enpresari diren ikasle ohiek parte hartzen dute egun horretan, eta enpresak sortzen, prestakuntzako tailerretan, negozio-planak prestatzen eta beste hainbat arlotan izan duten esperientzia partekatzen dute. Urtez urte entzute handiagoa lortzen ari den tokiko ekitaldi batekin ematen zaio amaiera, KREA BIDASOA azokarekin, hain zuzen ere; azoka horrek helburua da talentuari, berrikuntzari eta ekintzailetzari balioa ematea, eta enpresak eta gazte ekintzaileak biltzen ditu foro horretan, berrikuntzaren eta enpresa-proiektuen bitartez jarduera ekonomikoa sortzea bilatzen duen estrategia bat partekatuz.

“IKAS-STARTUP” gida sortu dute berriki, eta Lanbide Heziketako ikastetxeen esku jarri; proiektu bat baliabideak eta emaitzak optimizatzeko moduan abian jartzeko aukera ematen duten ekintzailetzako metodologia bizkor batzuk jasotzen ditu material horrek. Izpiritu ekintzailea eta taldean ekiteko jarduna sustatzea helburu duen tresna da. Konplexua eta zaila da ikasketak amaitu ondoren enpresa bat sortzea, baina Ikas-Startup ekimenak ekintzailetzari buruzko ezagupenak eman eta ekintzailetzarekiko interesa pizten du.

bidasoa-irun-inst

CIFP Bidasoa LHII

 

40ko hamarkadan sortu zenetik, irungo Bidasoa Lanbide Heziketako Instituto Integratua, eraldatzen joan da bere formakuntza eskaintzan, inguruko gizarteak egin dituen eskakizunetara progresiboki moldatzek, teknologian, ekipamentuan, metodologian eta Euskal Autonomia Erkidegoko puntako enpresetara parekatzen den antolakuntza y kudeaketa sistemetan.