“Adimenak eta trebetasunak ekintzailetzarako”

José Antonio marina

“Adimenak eta trebetasunak ekintzailetzarako”

Haren ospe ona dela eta, José Antonio Marina ez dugu aurkeztu beharrik. Gizarte osoa Hezkuntzaren hobekuntzan inplikatzeko ideiarekin konprometiturik dago Marina.

STARTinnova Day-n, bere ikuskera emango du ikasleen buruak jardunean jarrarazten dituzten giltzen gainean, baita gela zorrotz eta sortzaileak diseinatzeari buruz ere, ikasketa eraginkorra eta guztientzat errazagoa izan dadin.

Gainera, bi partez osatua den giza adimenari helduko dio: adimen sortzailea, ideiak nondik datozen, eta betearazlea, hots, erabakiak hartzeaz, ebaluatzeaz, antolatzeaz… arduratzen dena. Bi maila horiek elkarlanean egokiro ari direnean agertzen da talentu ekintzailea.

Azkenik, “trebetasun malguak” deiturikoetan‑enpatia, testuinguruarekiko sentiberatasuna eta pentsamendu sortzailea‑ jarriko du arreta, horiek baitira gizakiak robotizazioaren garaian berdingabe egiten dituztenak.