*

Lauaxeta (Amorebieta-Etxano): “Ekintzailetza soziala sustatzen”

aitor-pagalday-1

Lauaxeta (Amorebieta-Etxano): “Ekintzailetza soziala sustatzen”

Sor ezazu zure enpresa, eta izan dadila mundu guztiaren mesedetarako. Hemen aurkezten den ekintzailetza-proiektuaren helburua da ikasleen artean ekintzailetza soziala sustatzea. Horretarako, bere lan-etorkizuna (batxilergoko ikasketak amaitzen dituenean ikasi nahi izango duen mailatik abiatuta) eta inguruan antzeman dituzten behar sozialak erlazionatzeko egoeran jartzen da ikaslea proiektu honetan. Behar sozial horiek izan daitezke, pertsona behartsuekin lotutakoak, hirugarren adineko pertsonei kalitatezko denbora eskaintzearekin lotutakoak, etab.

Proiektu hori Lauaxeta Ikastolaren Batxilergoko ekintzailetza-programaren barruan dago; kasu honetan, ekintzailetzaren eta berrikuntza sozialaren arteko sinergiak sortuz. Hori, gainera, oso lotuta dago Lauaxetaren leloarekin: “Garapen pertsonala, gizartea eraikitzeko”.

lauaxeta-ik

Lauaxeta Ikastola

 

Amorebieta-Etxano-ko Lauaxeta Ikastola, ikasleek potentzial maila handiena lortzeko laguntza eskaintzea helburu bakartzat duen zentroa da. Gure lema, pertsonak garatzea gizartea eraikitzeko.