Etengabeko aldaketez gainera, berrikuntzaren azelerazioa bizi dugun honetan, STARTinnova Summit ekimenak topagune izaera dauka, non bi munduk egiten duten topo, alegia: startupen mundu disruptiboa, non sormena eta moldatzeko gaitasuna diren nagusi, eta enpresa handiak, zeintzuek esfortzu handia egiten duten euren garapenari bultzada emango dion talentu ekintzailea antzeman eta integratzeko.

STARTinnova Summit ekimeneko #start espazioan, enpresa sendoetako liderrek eta startupetako fundatzaileek elkarrekin hausnartzeko aukera izango dute funtsezko sektore, berrikuntza eta lehiakortasunari buruz. Horrez gainera, etorkizunean esanguratsu izango diren 4 startup berritzailek euren proiektuak aurkeztuko dituzte, enpresa garrantzitsuetako zuzendari, inbertitzaile garrantzitsu eta beste ekintzaileen aurrean.

Berrikuntza eta izaera ekintzailearekin topaketa paregabea, zalantzarik gabe.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu Egitaraua

ESPAZIOA HONAKO PROFESIONALEI DAGO ZUZENDUA:

  • Enpresetako zuzendariak
  • Ekintzaileak
  • Inbertitzaileak
  • Berrikuntzako profesionalak
  • Politika publikoetako arduradunak