Honako galderari erantzuteko helburua du #HEZI espazioak: nola hezi talentu ekintzailea? Hitzaldi eta esperientzia arrakastatsuen eskutik, jakingo dugu nola ahalbidetu ikasleek euren gaitasunak azaleratu ditzaten, eta aldi berean, ulertuko dugu nola sortu berezko testuinguruak gazteek ekin dezaten, aurrea hartu dezaten, benetako arazoak konpon ditzaten, porrot egin ondoren berriro saia daitezen. Laburbilduz, agerian utzi nahi da espektatiba handiak sortzen baditugu gazteen ikaskuntza gaitasunaren inguruan, gazteen gaitasuna mugagabea dela, eta gainera, gazteak ikaskuntza prozesuaren jabe egiten direla.

Hezkuntza arloko arrakastaren protagonistak, irakasleak alegia, izango dira esperientzien berri eman eta esperientzien elkartrukea gidatuko dutenak. Horrez gainera, Euskadi, Katalunia, Portugal edota Erresuma Batuan Hezkuntza Ekintzailearen inguruan martxan jarri diren praktika onenen berri emango dute.

Anima zaitez eta har ezazu parte! Hezkuntza arloko aldaketa, eginez egiten da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu Egitaraua

ESPAZIOA HONAKO PROFESIONALEI DAGO ZUZENDUA:

  • Irakasleak
  • Hezkuntza zentroetako zuzendaritza taldeak
  • Hezkuntza politiketako arduradunak
  • Hezkuntzako Berrikuntzako profesionalak