Hezkuntza Ekintzailea ez da dagoeneko kezka bat, benetako helburu da gaur egun. Sormena, lankidetza, komunikaziorako trebetasuna, sinergia-gaitasuna… dira gazteek garatu beharreko gaitasunetako batzuk, etorkizunean aurkituko dituzten erronkei arrakastaz aurre egin ahal izan diezaieten.

Aldaketa gero eta lasterragoa da eta STARTinnova Day-ren edizio honetan hezkuntzaren alorreko berrikuntzarik nabarmenenak aztertuko ditugu, hala nola:

  • Ikasketa eraginkorrerako giltzak berehalakotasunaren garaian
  •  Talentu ekintzailea: adimen aniztunak jardunean
  • Trebetasun malguak garatzea
  • Gainera, Googlek hezkuntzaren etorkizunari buruz duen ikuskera ezagutuko dugu.

Eta jakina, gure inguruko bi ikastetxek beren esperientzia aitzindariak partekatuko dituzte. Animatuko zara?

Ezagut itzazu hizlariak

José Antonio marina
JOSÉ ANTONIO MARINA

Entsegugile gisa egiten duen lanarekin batera, José Antonio Marinak “hezkuntza mobilizazioa” sustatzeko proiektuarekin ere konpromisoa ...

Nuria Manzano
NURIA MANZANO

Lanbide Orientazioko irakasle titularra UNEDen. Pedagogian doktorea (1999) Madrilgo Complutense Unibertsitatean. TSE ‘Transiciones sociolaborales y ...

Gonzalo Romero
GONZALO ROMERO

Gonzalo jaendarra da. Haurtzarotik datorkion teknologiarekiko grinak eta teknologia hori hobeto ikasteko nola egokitzeko jakin-minak ...

IMG_20190321_134449-min
JUAN CARLOS CANTERA VARGA

Zientzia Fisikoetan lizentziatua. 2011ko urtarriletik Ibermáticaren Kontrol eta Kudeaketa Sistema Adimentsuak Sailean egiten du lan. ...

aitor perez
AITOR PÉREZ SAN ROMÁN

Gurasoa, mendizalea eta talde dinamizatzaile aditua. Urkide Ikastetxeko zuzendaria da 2011 urtetik. Talde horiek jardunean ...

agustin agirre_opt
AGUSTIN AGIRRE ANDONEGI

Haren lanbide esperientzia Lanbide Heziketarekin loturik dago 1985eko apiriletik, irakaskuntza zuzena eta proiektu zehatzen garapenean ...

aitor-uriondo
AITOR URIONDO USANDIZAGA

Axular Lizeoko zuzendaria Aitor Uriondo donostiarra da jaiotzez, Mariaren Bihotza Ikastolan egin zituen ikasketak, eta ...

  • EGITARAUA11-04-2019
9:30

Ongietorria

9:35

Irekira. Lucia Torrealday Berrueko. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza

Irakasle Eskolan diplomaduna (EHU) eta Pedagogian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun, Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria da. Bere lanbide ibilbidean, ondoko lanpostuak bete ditu: Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, CEIP Intxixu Ikastola HLHIko zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza ikuskaria, eskola jazarpeneko lurralde arteko arduraduna.


9:40

“Adimenak eta trebetasunak ekintzailetzarako”

Haren ospe ona dela eta, José Antonio Marina ez dugu aurkeztu beharrik. Gizarte osoa Hezkuntzaren hobekuntzan inplikatzeko ideiarekin konprometiturik dago Marina. STARTinnova Day-n, bere ikuskera emango du ikasleen buruak jardunean jarrarazten dituzten giltzen gainean, baita gela zorrotz eta sortzaileak diseinatzeari buruz ere, ikasketa eraginkorra eta guztientzat errazagoa izan dadin. Gainera, ...


José Antonio marina
JOSÉ ANTONIO MARINA
10:30

Kasu Arrakastatsuak. Ikastola Urkide, Ibermática e Inika: “Adimen artifiziala hezkuntzari aplikatuta”. Aitor Pérez San Román eta Juan Carlos Cantera Varga

Ibermática enpresa teknologikoa, Urkide Ikastetxea eta Inika elkarlanean ari dira ikasleentzako prestakuntza pertsonalizatuko ingurune integral bat sortzen software-tresna baten bidez, halako eran non horrek gelako mapa zehatza izatea bideratuko duen, era askotako informazio iturrietatik abiaturik.   Big data teknologian oinarrituriko tresna horrek, analisi aurreratuaren dela bide, ikaslearen eta haren inguruneari ...


aitor perez
AITOR PÉREZ SAN ROMÁN
IMG_20190321_134449-min
JUAN CARLOS CANTERA VARGA
aitor-uriondo
AITOR URIONDO USANDIZAGA
10:45

“Espiritu ekintzailea eskolatik unibertsitatera arte sustatuz”

Hezkuntza aldien arteko loturarik eza eta Batxilergoaren eta Unibertsitatearen arteko arrakala izango ditu mintzagai, geroago horiek eragina izango baitute berritzeko, ekiteko eta arazoei konponbidea aurkitzeko gaitasunari dagozkion alderdi nagusietan. Berrikuntza eta ekintzailetzaren azpian dauden gaitasunak eskolatik, ikastetxeetako irakasleekin eta zuzendaritza taldeekin batera, lantzea giltzarria da arrakala hori txikiagotzeko eta mundu ...


11:30

Coffee Break

Entzuteaz eta ikasteaz gainera, bada besterik ere! Konekta zaitez beste parte-hartzaileekin eta zabal ezazu zure harreman-sarea STARTinnova Day 2019 ekitaldiaren inguruan bildutako talentu-bilduma aprobetxatuz.


12:00

Kasu Arrakastatsuak: TKNIKA: Euskadiko LH Berria

Aldaketa metodologikoa zertarako eta nola ETHAZI eredu metodologikoa Euskadiko LHko ikastetxe publikoetan zein kontzertatuetan aldaketa metodologikoa eragiteko eredua da. Ikastetxeetan ikasleek beren ikasketa prozesuan gaitasun profesionalak hobeto garatzea ahalbidetuko duten ikasketa testuinguru berriak sortzea da helburu nagusia; ikasketa prozesu horrek gaitasun teknikoak, zeharkako gaitasunak, kultura ekintzailearen sustapena eta pentsamendu sortzailearen ...


agustin agirre_opt
AGUSTIN AGIRRE ANDONEGI
aitor-uriondo
AITOR URIONDO USANDIZAGA
12:15

“Googleren ikuspegia Hezkuntzaren etorkizunari buruz”

Gonzalo Romeroren txostena bi zatitan banaturik  aurkezten da. Lehenengoan, hezkuntza esparrutik gazteen artean sustatu beharreko hainbat trebetasun ekintzaile azpimarratzen dira. Horietako batzuk erabakigarri gerta daitezke berrikuntzari edo ekintzailetzari heltzerakoan. Besteak beste, horien artekoak ditugu elkarlanerako gaitasuna eta sortzeko gaitasuna. Bigarren zatian, Googlek hezkuntzaren etorkizunari buruz duen ikuspegiaz dihardu. Bertan jarraibideak ...